Abonu eta sarreren erosketa buletina
Erosketa buletina betetzeko argibideak:
Abonuak
Lagun bakoitzak abonu bakarra eskatu ahal izango du Auditoriorako. Lagun bikoitza bada, bi abonu markatu beharko ditu, hala nahi izatera.
● Abonuari eusteko nahitaezkoa da berriztatzea eskatzea. Bestela Lagunak abonua mantentzeko interesik ez duela ulertuko da eta eserlekuak beste Lagun baten eskura geldituko dira.
● Iazko eserlekua aldatu nahi badu, erosketa buletineko 3. atala bete beharko du, lehentasunezko ordenean, eremua, ilara multzoa eta eserlekuaren kokagunea adieraziz. Eskatutako eserlekua libre ez badago, 2025. urtekoa gordeko zaio.
● Lagunak abonu berri bat eskatzen badu, 4. atala bete beharko du.
● Beste Lagun baten ondoan egon nahi badu, 5. atalean adierazi beharko du. Eskaera horri eskura dauden eserlekuen arabera erantzungo zaio. Edonola ere, antzinatasun handieneko Lagunak bere lehentasuna galduko du sarrerak esleitzerako orduan.
Sarrera solteak
● Abonua eskuratu ez duen Lagunak sarrera bat eskatu ahal izango du kontzertu bakoitzerako. Lagun bikoitza bada, bi sarrera eskatzeko aukera du.
● Gurutze bat eginaz markatu beharko ditu aukeratutako kontzertuak eta, lehentasunaren arabera, eremua eta eserlekua.
Erosketa buletinaren bidalketa
● Betetakoan, Lagunak Musika Hamabostaldiaren bulegoetara bidali beharko du erosketa buletina, honako bide hauetako bat erabiliz:
- Paparezkoa: posta bidez, helbide honetara: Musika Hamabostaldia. Zurriola Hiribidea, 1. 20002 Donostia / eskura, Musika Hamabostaldiaren bulegoetan bertan.
- Eskaneatuta: posta elektronikoz quincenamusical@donostia.eus helbidera.
- Online beteta (beherago aurkituko duzu buletina)
*Lagunari, bere erreserba zuzen jaso dela baieztatzea gomendatzen zaio, 943 003170 zenbakira deituta.
● Buletina jasotzeko azken eguna apirilaren 1a, asteazkena, da. Data hori igarota iristen diren eskaerak ez dira aintzat hartuko.
Helbideraketa
● Egin diren eskaerei dagozkien karguak maiatzaren 6an helbideratuko dira.
● Zatika ordaintzeko aukera bideratzeko, aukera hori hautatu beharko da erosketa buletinean.
Adierazitako zenbatekoa (200, 400 edo 600 euro) apirilaren 14an helbideratuko da. Gainerako kopurua maiatzaren 6an ordaindu beharko da.
Abonu eta sarrerak non eta noiz jaso
● Izendaturiko abonu eta sarrerak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan jaso beharko dira maiatzaren11tik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era.
● Lagunak bere abonu eta/edo sarrerak etxera bidaltzea nahi badu, dagokion laukitxoa
markatu beharko du erosketa buletinean. Kasu honetan, gutun ziurtatuz egingo da bidalketa, dagokion errekarguarekin.
● Behin abonuak/sarrerak jaso direnean, ez da erreklamaziorik aintzat hartuko. Sarrerak galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira, ez da hauek berriz ematerik izango.
Arretarako ordutegia (bulegoan bertan edo telefonoz):
Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
Tel. 943 00 31 70

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.