Gainerako jarduerak
“Montserrat Torrent. 100 años al servicio de la música”
Erakusketa. Koruko Andre Mariaren Basilika (Koru-azpia)
8/3-14
Organo Zikloa osatzeko, Musika Hamabostaldiak omenaldia egingo dio Montserrat Torrent organistari, Mònica Pàges kazetariaren komisariotza duen erakusketa honen bidez. Organista ospetsuaren biografia eta hark organoaren estatu mailako historiari egindako ekarpenak biltzen eta ilustratzen ditu erakusketak.
Antolatzaile:
Fundació Montserrat Torrent
Gozamenerako gakoak
Hitzaldiak. San Telmo Museoa
Hizlaria: Mª José Cano
(Gazteleraz)
Doan. Aretoa bete arte
8/4 Asteartea 19:00
“Bakarlari bikaina ala interprete ona?”
Adibide gisa aurtengo Hamabostaldian ariko diren hainbat bakarlari hartuta, Juan Diego Flórez tenorra, Grigory Sokolov eta Daniil Trifonov pianistak edo Bomsori biolinista kasu, musikari bat erreferentzia zerk bihurtzen duen ulertzen saiatzeko gakoak emango dira.
8/6 Osteguna 19:00
“Kursaalen ezkutatutako bitxiak”
Hitzaldi honetan aurten Kursaalen interpretatuko diren eta gutxi ezagutzen diren hainbat obra aztertuko dira, Juang Jae-ilen Inferno (2025), John Adamsen The Wound-Dresser (1988) edo
Giuseppe Verdiren Lau pieza sakratuak (1898), esate baterako.

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.