Sarreren Informazioa
Sarrerak salgai maiatzaren 19 (asteartea), goizeko 11:30etik aurrera
Sarrerak non erosi
Online Salmenta
www.musikahamabostaldia.eus
Kursaaleko leihatila
Ordutegia:
Astelehen-Ostirala: 11:30-13:30.
eta kontzertu egunetan, halaber: 17:00-20:00
Victoria Eugenia lehiatila
Ordutegia:
11:30-13:30 / 17:00-20:00
Musika Hamabostaldiko bulegoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30etara
Gehienez 4 sarrera pertsona / kontzertuko
(Haurren Hamabostaldia: 6 sarrera gehienez).
Kontzertu bakoitzaren egunean bertan, dagokion egoitzan sarrerak eskuragarri egongo dira, baldin eta sarrerarik gelditzen bada, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
Arau orokorrak

Sarreren online salmentarako baimenduta dauden kanal bakarrak www.musikahamabostaldia.eus eta www.kursaal.eus dira. Musika Hamabostaldiak ez du bermatzen beste edozein kanalen bidez erositako sarreren baliozkotasunik. Era berean, sarrera horien jabeei ez die bermatzen kontzertu aretora sartzea.
Programa honek aldaketak jasan ditzake. Musika Hamabostaldiak ez du bere gain erantzukizunik hartuko programa, interprete, ordutegi edota datetan aldaketarik gertatuz gero (webgune honetan jasotzen diren iraupenak gutxi gorabeherakoak dira). Dena dela, balizko aldaketak www.musikahamabostaldia.eus orriaren bidez jakinaraziko dira. Kontzertua bertan behera geratzea, ez ordea kontzertua atzeratzea, izango da sarreraren zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra. Ezingo dira sarrerak berriz eman galtzen, hondatzen, lapurtzen edo suntsitzen badira. Sarrerak jaso ondoren ez da erreklamaziorik onartuko.
Publiko eta artistekiko begiramena gorde nahian, emanaldiak hasi ondoren ez da aretoan sartzerik izango. Berandu iristen diren ikus-entzuleek, eta ikuskizunak sarrera ahalbidetzen badu betiere, antolatzaileek sartzeko adierazi arte itxaron beharko dute.
Antolakuntzakoak ez diren pertsonek debekatuta dute argazkiak, filmazioak eta grabazioak egitea eta orobat areto barruan telefono mugikorrak piztuta edukitzea.
Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak

Kursaal Auditorioko 17. lerroan mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku mugatuak daude. Eserleku hauek gainerako edukiera saldu arte gordeko dira. Kursaal Auditorioko mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren salneurria prezio altueneko eserlekua baino %20 merkeagoa izango da. Eserleku hauek erabili ahal izateko beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuak emandako ziurtagiria aurkeztea.
Kontzertuaren bezperan publiko arruntarentzat jarriko dira salgai eserleku hauek.

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.