Irudi-eskubidearen lagatzea

Agiri honen bitartez, dokumentu hau onartzen duenak QUINCENA MUSICAL S.A. (IFZ: A-203436203, helbidea Av. Zurriola 1, 20002 Donostia-San Sebastián) baimentzen du bere irudia tratatu eta ustia dezan Quincena Musicalek antolatutako ekimenetan eta horren erabilera edozein euskarri digital edo analogikotan.

Era berean, akordio hau onartzen duenak datu pertsonalen tratamendua baimentzen du aipatutako helburuen arabera, eta Datu Pertsonalen Babesteari buruzko Legean adierazitakoari jarraituz. Goian aipatutako helbidera zuzendu ahal izango zaio lagapen-hartzaileari, idatziz eta NANaren kopiarekin, sarbide, zuzentze edota baliogabetze eskubideak erabili ahal izateko.

Agiri honi jarraiki, sinatzaileak zera adierazten du: aipatutako lagapena egiteko behar diren legezko gaitasuna eta eskubideak dituela eta, ondorioz, baimen hau inongo mugarik gabe eta doan bermatzen duela.