- Luxenburgoko talde ospetsua Musika Hamabostaldira itzuli da eta bitan ariko da gurean: lehenbiziko kontzertua atzo (abuztuak 1) eman zuen eta bigarrena gaur, astelehenarekin, emango du.
- Gustavo Gimeno zuzendari titularrarekin eta Yuja Wang gaur egungo pianista handienetakoarekin etorri da orkestra.
2017ko jaialdian bi kontzertu gogoangarrirekin parte hartu ondoren, Luxenburgoko Orkestra FilarmonikoaMusika Hamabostaldian da berriz ere, Kursaaleko kontzertu handien zikloari hasiera emateko. Ziklo horretan mundu osoko orkestra eta bakarlariei emango zaie aurten berriro ere ongietorria, azken edizioan, 2020koan, nazioarteko musikagile gutxiri harrera egin ondoren. Luxenburgoko Filarmonikoak, zehazki, bi kontzertu emango ditu Kursaal Auditorioan: lehenbizikoa atzo arratsaldean eman zuen, txekiar, errumaniar eta hungariar musikari eskainitakoprograma atriletan zuela, Ligeti, Liszt eta Dvoraken obrekin; eta gaurastelehena, abuztuaren 2an,Klasizismotik Erromantizismorako bidea egiten duten bi sorkuntza-lan oso ezagun eskainiko ditu: Mozarten Pianorako 20. kontzertua eta Beethovenen 5. Sinfonia ospetsua.
Gustavo Gimeno, Luxenburgoko zuzendari titularrak jardungo du bi kontzertuetan zuzendari-lanetan, eta harekin batera izango da Yuja Wang, gaur egungo pianista garrantzitsuenetako bat.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa jatorrian irratiari lotutako orkestra da; 1933an Grand Orchestre Symphonique de Radio Luxembourg izenarekin sortu zen.Laurogeita hamarreko hamarkadaren lehen urteetara arte bete zuen funtzio hori, normaltasunez, harik eta Luxenburgoko Estatuak orkestraren ardura bere gain hartu zuen arte. Une hartan hartu zuen gaur egungo izena, eta 2005. urteaz geroztik talde egoiliarra da Luxenburgoko Filarmoniko ikusgarrian: Christian de Portzamparc-ek diseinatutako ehunka zutabedun auditorio etereoa. Gaur egun, hogei herrialdetako 98 musikarik osatzen dute orkestra, eta beren soinuaren dotoreziagatik eta 2015. urteaz geroztik zuzendari titularra den Gustavo Gimenoren aginduetara eskaintzen dituzten emanaldiek sortzen duten giro beroagatik hartzen da bereziki aintzat haien lana.
Gustavo Gimeno kritikariek gehien baloratzen duten zuzendari espainiarretako bat eta nazioartean karrera garrantzitsuenetakoa egiten ari denetako bat da. 1976an jaioa, perkusioaren esparruan hasi zen, eta, 17 urterekin, Amsterdamera joan zen ikasketak amaitzera.Handik gutxira, Amsterdamgo Concertgebouwko Errege Orkestrako perkusionistarako oposizioa irabazi zuen. Concertgebouwko lanarekin batera, zuzendaritza ikasten hasi zen Amsterdamgo kontserbatorioan, eta laster hartu zuten babespean Mariss Jansonsek eta Claudio Abbadok, azken hamarraldietan orkestra-zuzendaritzaren esparruan funtsezkoak izan diren bi zuzendari.
Gimenok Cleveland, Chicago, Boston, Houston eta San Petersburgoko Mariinsky antzokiko orkestrak zuzendu ditu. Duela gutxi, Torontoko Orkestra Sinfonikoaren titulartasuna hartu du eta egun hauetan Musika Hamabostaldian jardungo duen Luxenburgoko taldearekin du konpromiso nagusia.
Bi kontzertuetan, zirkuitu klasikoko izarrik karismatikoenetako bat lagun du orkestrak: Yuja Wang pianista. Beijingen jaiotako interpretatzaile txinatarra ezaguna da agertokian presentzia liluragarria duelako, eta baita fintasun teknikoa, ezagutza musikala eta sentsibilitate emozionala nahasten dituelako ere.
Mozartik Gershwinera doan errepertorioarekin, nazioarteko kritikarien lilura eragin du, eta New York Times egunkariak "gaur egungo pianista gazte onenetarikoa" dela esan du. 2018tik lehenbiziko aldia du Donostian etaLuxenburgoko Filarmonikoarekin batera emango dituen bi kontzertu hauekin egingo du debuta Musika Hamabostaldian.
Atzo, igandearekin, Kursaaleko kontzertu handien zikloa irekiz emandako kontzertuan errumaniar, hungariar eta txekiar musikagileen programa bataurkeztu zuen orkestrak; izan ere, hurbileko eskualde horiek harreman musikal estua izan zuten, baina konposizio-eskola elkarren oso desberdinak osatu zituzten. György LigetirenKontzertu errumaniarra lanak eman zion hasiera gauari; XX. mendeko abangoardiako konpositore garrantzitsuenetako bat izan aurreko lana da, jai girokoa; errumaniar folklorea da lanaren izateko arrazoia, baina musikagile erromantikoek ematen zioten tratamendu guztiz bestelakoa eman zionLigetik. Ondoren, Franz Liszt musikagile hungariarra eta haren Pianorako 1. kontzertua izan ziren, hain zuzen, Yuja Wangek lehen emanaldirako aukeratutakoak. Lisztek 19 urte zituela hasi zuen lan hori, baina 23 urte beranduago amaitu zuen, Europako pianista eta konpositore ospetsuenetakoa zela. Izan ere, Wangek interprete gisa duen birtuosismo handiaren neurrira diseinatutako lana da, garapen formal zikliko oso berritzailea duena. Kontzertua ixteko, orkestrak Antonin Dvoraken sinfoniarik maiteenetako bat interpretatu zuen, 8. Sinfonia sol maiorrean, haren heldutasuneko lanik borobilenetako bat.
Gaur, astelehenarekin (abuztuak 2) 19:30etan Kursaal Auditorioan emango duen kontzertuaren lehen zatia, aldiz, Wolfgang Amadeus Mozarten Pianorako 20. kontzertualanari eskainiko zaio, hau da, hark tonalitate txikiagoan idatzi zuen bi kontzertuetatik lehenari. 1785ean idatzi zuen Mozartek, Vienan zuen ospearen gorenean alegia, eta estreinatu eta berehala lortu zuen arrakasta. Estreinaldian Mozartek berak interpretatu zuen solistaren partea, orkestra teklatutik zuzenduz. XIX. mendean zehar, Mozarten pianorako kontzertu asko jotzeari utzi zitzaion arren, ez zen gauza bera gertatu 20. kontzertuarekin, haren pathos ia erromantikoari esker errepertorioan eutsi baitzitzaion, eta besteak beste Hummel, Beethoven, Clara Schumann, Johannes Brahms eta Ferruccio Busoniren mailako pianistek sarritan jo zuten eta idatzi zituzten harentzako kadentziak.
Bigarren parteak, Gimenok eta Luxenburgoko Filarmonikoak garai guztietako lanik ospetsuenetako bat interpretatuko dute: Ludwig van Beethovenen5. sinfonia do minorrean. 1808. urtean amaitu zuen lana Beethovenek, ohikoa ez zuen heltze prozesu luzearen ondoren. Hori dela eta, eta sinfoniari hasiera ematen dioten lehenengo lau notez haratago, 5. sinfonia lana perfekzio formal eta birtuosismo konpositibo handienekotzat jotzen da.Lehenengo mugimendu liluragarriaren ondoren (lau notako motibo ospetsutik abiatuta osatua osorik), Beethovenek bariaziorako duen talentu guztia (2. mugimendua.), erritmoaren zentzu erakargarria (3. mugimendua.) eta originaltasun gailena (4. mugimendua.) erakusten ditu.
Biografiak
Orchestre Philharmonique du Luxembourg
Dukerri Handiko orkestrak bere herrialdeko kulturaren parte oso dinamikoa osatzen du. 1933an debuta egin zuenetik, Europa osoan barrena eman ditu kontzertuak. 1996. urteaz geroztik kudeaketa publikoa du orkestrak, eta 2005etik aurrera Luxenburgoko Filarmonika Europako aretorik ospetsuenetako bat bihurtu du.2012. urteaz geroztik, entitate bera osatzen dute bi erakundeek. Hogei herrialdetako 98 musikarik osatzen dute orkestra, eta bere soinuaren dotoreziagatik da ezaguna. Honako zuzendari hauei esker iritsi da iritsi den mailara: Henri Pensis, Carl Melles, Louis de Froment, Leopold Hager, David Shallon, Bramwell Tovey, Emmanuel Krivine eta, gaur egun, Gustavo Gimeno;Gimenok seigarren urtea du orkestraren buru.
Bost denboraldiz Pentatone diskoetxe klasikoarekin jardun du lankidetzan OPLk. Orain arte, elkarlan horren ondorioz zortzi disko kaleratu ditu, besteak beste Anton Bruckner, Claude Debussy, Cesar Franck, Gustav Mahler, Maurice Ravel, Giacchino Rossini, Dimitri Xostakovitx eta Igor Stravinskiren lanei eskainiak. 2020/21 denboraldian zehar, orkestrako kideek Leonidas Kavakos eta Vicent Peirani artistak eduki dituzte egoitzan, eta baita Patricia Petibon, Gautier eta Renaud Capuçon ere. 2003. urteaz geroztik, orkestrak kontzertu eta tailer ugari eskaini dizkie ikasleei, haurrei eta familiei. Dukerri Handiko Kultura Ministerioaren eta Luxenburgoko hiriaren mendekoa da, eta BGL BNP Paribas, Luxenburgoko Bankuak, CACEIS, Mercedes Benz eta Leir Fundazioa ditu babesle.
Gustavo Gimeno
Orchestre Philharmonique du Luxembourg (OPL) orkestraren zuzendaria da 2015/16 denboraldiaz geroztik, eta Toronto Symphony Orchestrarena aurtengo denboraldiaz geroztik. Iaz OPL orkestrarekin duen kontratua berritu zuen 2025. urtera arte. 2015ean orkestraren zuzendari izendatu zutenik, hainbat formatutako kontzertuak zuzendu ditu, Europako areto ospetsuenetan. Aurtengo denboraldian Alemanian, Espainian, Frantzian, Suedian eta Hego Amerikan jarduteko gonbita jaso du, eta maila handiko bakarlariekin aritu da oholtzan, hala nola Yuja Wang, Anja Harteros, Bryn Terfel eta Frank Peter Zimmermman. Zuzendariaren proiektu interesgarrienetako bat Beethovenen pianorako kontzertuen ziklo osoa izan da, Krystian Zimermanekin batera, eta ziklo hori bera interpretatuko dute Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrarekin. Valentzian jaioa, 2012an hasi zuen nazioarteko karrera, Mariss Jansonsen laguntzaile gisa, Amsterdamgo Royal Concertgebouwn perkusionista zela. Esperientzia handia lortu zuen, halaber, Bernard Haitink eta Claudio Abbadoren laguntzaile gisa; haiek izan zituen, hain zuzen ere, mentore eta haiek modulatu zioten karrera, alderdi askotan.
Yuja Wang
1987an jaio zen, eta 6 urte zituela hasi zituen pianoko klaseak, Beijingeko Musika Kontserbatorioan. 1999an Kanadara aldatu zen, Calgaryko Mount Royal Collegeko ‘Morningside Music Bridge’ udako programan parte hartzeko helburuarekin, eta, ondoren, Mount Royal Conservatoryn matrikulatutako ikasle gazteena izan zen. 2001ean aitorpen handia lortu zuen Steinway artista izendatu zutenean eta 2002an Filadelfiako Curtis Institute of Music ospetsuan ikasteko aukera izan zuenean, Gary Graffmanekin. 2008an zentro horretan graduatu zenerako sona handia zuen, 2005ean Ottawakako (Kanada) National Arts Center Orchestrarekin arrakasta eduki ondoren eta 2007an nazioartean arreta handia lortu ondoren, Martha Argerichen ordezko izan eta gero, Txaikovskiren Pianorako 1. kontzerturen interpretazioetan, Boston Symphony Orchestrarekin. Azken hamarraldian Yuja Wangek Claudio Abbado, Daniel Barenboim, Valery Gergiev, Michael Tilson Thomas, Antonio Pappano, Charles Dutoit eta Zubin Mehtarekin lan egin du, besteak beste. Wang Deutsche Grammophonen artista esklusiboa da 2009 urteaz geroztik.
