Aurtengo edizioko mugarri bihurtu den beste kontzertuetako bat publikoz gainezka zegoen Arantzazuko Santutegian Alos Quarteten inguruan bildutako euskal musikarien hiru belaunaldiren topaketa izan zen: Xabier Zeberio buru duen taldearekin batera, Natxo de Felipe, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Amorante, Iñar Sastre eta Bixente Martínezek eskainitako kontzertua une historiko bilakatu zen, Hamabostaldia Arantzazun egitasmoaren inguruan, klasikoaren, tradizionalaren eta egungo musikaren bat-egitetik sortzen den atmosfera berezi hartan.
Arantzazuko kontzertua Hamabostaldiaren eskaintza osatzen duten beste zikloeta hitzordu nagusienetakoa izan da. Ziklo horiek ikus-entzule ugariren topagune bilakatu dira aurten ere, eta horietako askotan betetzea % 90etik gorakoa izan da. Edizio honetan, 17.833 pertsona izan dira eta ikus-entzule kopuruagatik bereziki nabarmentzekoak dira: Victoria Eugenia Antzokia (2.451 pertsona), Antzinako Musika eta Ganbera Musika Zikloak (2.182 pertsona eta 7 aldiz erabat beteta), Tabakalera Dantzan (851 pertsona) Organo Zikloa (6.131 pertsona), Musika Aitzaki (2.396 pertsona) eta inaugurazio-kontzertuak (860).