Urriaren 16an eta 17an Ribadeon eta Fozen (Lugo) izan zen donostiako Musika Hamabostaldia kide duen Musika Klasikoko Jaialdien Espainiar Elkartearen (FestClásica) 2025. urteko bigarren batzarra. Anfitrioi jardun zuen Asociación Xesús Bal y Gay elkarteak La Mariñan (Lugo) urtero antolatzen duen Festival de Música Bal y Gay jaialdia.
Batzarraren baitan, 2026ko FestClásica Sarien Gala izan zen, eta horretan banatu ziren Ensembles Emergentes eta Sello FestClásica sariak. Honako hauek dira saridunak:
- “Sello FestClásica 2026 Saria”: Íliber Ensemble & Manuel Ruiz
- " Ensemble Emergente FestClásica 2026 Saria": KamBrass Quintet
