79. Musika Hamabostaldia

2018

Kursaal Auditorioa 6 bider bete da: “Kreazioa” (abuztuaren 2a eta 3a), Rotterdams Philharmonisch Orkest (abuztuaren 24a), Budapest Festival Orchestra eta Donostiako Orfeoia (abuztuaren 27a), “Amoria” (abuztuaren 29a) eta Koloniako WDR Sinfonieorchester eta Donostiako Orfeoia (irailaren 1a).   • Ekoizpen propioaren aldeko apostua indartu da: Hamabostaldiak ekoiztu du aurten aukeztutako “Italiarra Aljerren” opera, Haurren Egunean estreinatu “Itsasotik eskolara” ikuskizuna sustatu du eta Kukaik Arantzazurako sortutako “Adio” bultzatu du, besteak beste.   • Hamabostaldiak erakutsi du beste behin bertako kultur erakundeentzako eta nazioarteko orkestra zein interpreteentzako topagune gisa duen garrantzia; hain zuzen, horri esker aritu da Easo Eskolania Katia eta Marielle Labèquen “Amoria” proiektuan.

Donostiako Musika Hamabostaldiak gaur arratsaldean itxiko du bere 79. edizioa, azkeneko kontzertu sinfonikoarekin. Koloniako WDR Sinfonieorchester ariko da Kursaal Auditorioan, edizio honetan bigarren aldiz. Gaur, alemaniar orkestrak Berliozen “Requiema” joko du, Donostiako Orfeoia eta Maximilian Schmitt tenorra lagun dituela, Jukka-Pekka Sarasteren zuzendaritzapean. Kontzertu horrekin amaituko da, aurtengoan ere, kontzertuak zein jarduera paraleloak kontuan hartuta,  90 emanalditik gora bildu dituen edizioa.

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.