80. Musika Hamabostaldia

2019

  • Kursaal Auditorioa sei bider bete da: “Madame Butterfly” (abuztuak 13 eta 15), Víctor Ullate Ballet (abuztuak 17), Bremengo Die Deutsche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren hitzordu bikoitzean (abuztuak 30 eta 31).
  • Khatia Buniatishvili pianistaren kontzertua eta “Naturalmente Flamenco” ikuskizuna Victoria Eugenia Antzokian, Aintzinako Musika eta Organo zikloek jasotako harrera beroa, “Ostegun Musikalak San Telmon” edota Donostiako Orfeoiak eta Euskadi Brassek Arantazun emandako kontzertua nabarmentzekoak baita aurtengo edizioan

  • Musika Garaikidearen aldeko apostuan, Tabakalerak eta Hamabostaldiak “Lau noten opera” ekoiztu dute elkarrekin; Tom Johnsonen lana lehen aldiz antzeztu zen euskaraz Tabakaleranb, sarrerak agortu zirelarik

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa London Philharmonic Orchestraren  kontzertuarekin amaituko da gaur, larunbata. Talde ingelesaren bigarren hitzordua izango da gaurkoa. Gaurko emanaldian Beethovenek orkestra eta pianorako idatzitako kontzertuen 1.goa eta 5.a eskainiko ditu London Philharmonic Orchestrak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean eta Javier Perianes pianistaren partaidetzarekin. Gaurko kontzertuak, esan bezala, kontzertuak eta bestelako jarduerak kontuan hartuta, 90 hitzordutik gora bildu dituen 80. Musika Hamabostaldiari emango dio amaiera.

Kursaal Auditorioa izan da, beste behin ere, Musika Hamabostaldiaren gune garrantzitsuenetako bat. Auditorioko sarrerak sei bider agortu dira erabat eta %90ko betetzea lortu du Hamabostaldian zehar. Guztira, leihatilan bildutako diru-kopurua 950.500 euro gordinekoa izan da. Bestalde, ikusle-kopuruari dagokionez, 40.200 lagun izan dira programazioko ekitaldi guztietara hurbildutakoak.

Auditorioan programatutako emanaldien artean, azpimarragarrienetakoak izan dira “Madame Butterfly” operaren bi emanaldiak (abuztuak 13 eta 15) edota Víctor Ullate Balletaren “Antígona” dantza ikuskizuna (abuztuak 17 eta 18), hurrenez hurren Ainhoa Arteta eta Lucía Lacarra protagonistak izan dituztenak. Operaren bi emanaldietan zein “Antígona”-ren lehenbiziko emanaldian sarrera guztiak agortu ziren. Halaber, erabat bete zen Kursaaleko Auditorioa honako kontzertuetan: Bremengo Die Deustche Kammerphilharmonie (abuztuak 27) eta London Philharmonic Orchestraren bi hitzorduetan (abuztuak 30 eta 31). Esan bezala, ez da sarrerarik gelditzen jaialdia agurtuko duen kontzerturako. 

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.