78. Musika Hamabostaldia

2017

  • 6 alditan bete da erabat Kursaal Auditorioa: “Carmen” (abuztuak 1 eta 2), BBC Philharmonic eta Donostiako Orfeoia (abuztuak 4), “Figaroren ezteiak” (abuztuak 13), Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa eta Donostiako Orfeoia (abuztuak 26) eta Cincinnati Symphony Orchestra (abuztuak 30). 
  • 78. edizioak nazioartean ibilbidea urratzen diharduten euskal artista zenbait hartu ditu, besteak beste Lucía Lacarra dantzaria, Juanjo Mena zuzendaria, Asier Polo biolontxelista eta Clara Mouriz mezzosopranoa.
  • Hamabostaldiak bertako abesbatzen eta nazioarteko orkestren arteko harremana sustatzen darrai. Hori horrela, Donostiako Orfeoia lehen aldiz aritu da Londresko Proms-etan. Abesbatzak “Fidelio” interpretatu zuen BBC Philharmonic-ekin batera, eta, denek elkarrekin, berriro ekin zioten obra horri aurtengo Hamabostaldian.

Atzo esan zion Musika Hamabostaldiak agur 78. edizioari azken kontzertu sinfonikoarekin. Cincinnati Symphony Orchestrak itxiera eman zion atzo hilabete osoan zehar 90etik gora proposamen eskaini dituen edizio honi. Kontzertuak zein bestelako egitasmoak eskaini dira, eta milaka lagunek gozatu ahal izan dute jaialdiaz. Aurtengoa gainera, Cincinnati Symphony Orchestra Hamabostaldian jardun den lehen aldia izan da. Bi kontzertu eskaini ditu talde estatubatuarrak estreinakoz Hamabostaldian, eta Louis Langrée bere zuzendari titularraren batutapean, kutsu amerikarreko programak eskaini dituzte. Lehen hitzorduan, joan den asteartean, abuztuak 29, Bernstein, Copland eta Txaikovski-ren lanak entzun ahal izan ziren, eta atzo, berriz, Kursaal Auditorioa lepo bete zen John Adams minimalistaren “Short ride in a fast machine”Bruch-en “Biolinerako eta orkestrarako 1. Kontzertua” (Renaud Capuçon biolinistarekin batera), eta Dvorak-en 9. Sinfonia, “Mundu Berrikoa” deritzona, entzuteko.

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.