Xabier Anduaga Hamabostaldira itzuliko da 2027an

88 Donostiako Musika Hamabostaldiaren aurrerapena:

- Jaialdian opera formatuan (2022) eta errezitalean (2025) aritu ondoren, Xabier Anduaga donostiar tenorra, bere ibilbidean geldiezin, uneko tenor nabarmenetakoa bihurtuta (New Yorkeko Metropolitan Opera, Gran Teatre del Liceu, Bayerische Staatsoper, Teatro Real Madrid, Wiener Staatsoper, Parisko Opéra, Royal Opera House, Deutsche Oper Berlin...), Hamabostaldira itzuliko da kontzertu sinfoniko batean parte hartzeko.

- Anne-Sophie Mutter biolinista ikonikoa, eta Hamabostaldiko entzuleen horren gustukoa, Kursaal Auditoriora itzuliko da, azken bisita egin eta lau urtera, errezital bat emateko.

- Seulgo Filarmonikaren buru izan ondoren, Jaap van Zweden Radio Franceko Orkestra Filarmonikoarekin itzuliko da jaialdira. Orkestra horren musika zuzendaritza ofiziala bihar, asteartea, irailaren 1ean hartuko du (Mikko Francken ordez), izendatutako musika zuzendari gisa denboraldi bat eman ondoren. Irailaren 11n egingo du debuta kargu horretan, Renaud Capuçon biolin-jolea bakarlari gisa izango duen denboraldi hasierako kontzertuan.

- Europako dantza-konpainia entzutetsu batekin lanean ari gara, ballet-ekoizpen bat jaialdira ekartzeko, bere kontzepzio klasikoenean, zuzeneko musika izango duena, orkestra batek zulogunetik interpretatua.

 

 

 

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.