Hamabostaldian sei bider bete da Kursaal Auditorioa

  • Jaialdian nazioarteko lehen mailako interprete ugari izan da, eta horrek bere isla izan du, bai publiko-kopuruan, baita maila artistikoan ere.
  • Kursaal Auditorioan honako hauek emandako kontzertuak bete ziren: Juan Diego Flórez; Mahler Chamber, Daniel Harding eta Daniil Trifonov, Berliozen Requiem-a; Seulgo Orkestra Filarmonikoa, Jaap van Zweden eta Easo Abesbatza; eta Milango Scalako Orkestra Filarmonikoaren eta Riccardo Chaillyren hitzordu bikoitza, Julia Hagenekin eta Donostiako Orfeoiarekin.
  • Aipatzekoak dira, halaber, Natxo de Feliperen musika eszenara itzulera, Arantzazuko Santutegian emandako kontertuarekin; eta haurrentzako "Zomozorroak" kontzertu pedagogiko dramatizatuaren estreinaldia; baita Tabakalerako kokapen berrian Musika Garaikideko Zikloari publikoak egindako harrera ona eta beste ziklo batzuen okupazio maila ere, izan ere San Telmoko emanaldiena % 100 izan zen ia.
  • Antolatutako 68 ekitaldietan, horietako 29 doakoak, 30.655 pertsona bildu dira, eta leihatilan bildutako dirua 906.767 eurokoa izan da.

Riccardo Chailly maisuaren zuzendaritzapean, Milango Scalako Orkestra Filarmonikoak eta Donostiako Orfeoiak itxi zuten bart 87. Donostiako Musika Hamabostaldia, musika klasikoaren nazioarteko panoramako izarrez beteta zetorren edizioa ("Programak Hamabostaldia udako Europako jaialdi sendoenen artean kokatzen du", G. Alonso, La Razón). Eta horrek bere isla izan du abuztuaren 2tik 30era hiriko hainbat espaziotan eta Gipuzkoa, Araba eta Lapurdin banatutako hemezortzi herritan izan diren kontzertu eta ikuskizunetan. Guztira 68 ekitaldi izan dira, horietatik 29 doakoak, eta 30.655 pertsona bertaratu dira horietara. Guztira, 906.767 euro bildu dira leihatilan.

Kursaal Auditorioan egin diren bederatzi kontzertuetatik sei erabat bete dira, eta zikloak 15.013 pertsona bildu ditu, % 92,36eko okupazioa lortuta (iaz baino 10 puntu gehiago). Zikloa Juan Diego Flórez-en errezitalarekin hasi zen; eztarriko arazoak izanda ere, tenorrak bere teknika eta duintasuna erakutsi zituen, eta kontzertuari kritikek honelako izenburu hauek zeramatzatzaten, besteak beste: "Abestea sentitzea denean" (M. García, Berria), "Handi baten deferentzia" (N. Dentici, El Correo), "Talentuaren heldutasuna" (N. Franco, Gara) edo "Flórezen eskuzabaltasuna Hamabostaldiearen hasiera kontzertu bikainean” (A. G. Urcola). Peruko tenorraren ondoren, Mahler Chamber Orchestra eta Daniil Trifonov pianista izan ziren, Daniel Hardingen gidaritzapean; Grigory Sokolov pianista, bere publikoak rockaren izarra bailitzan hartuta; Berliozen Requiema, Euskadiko Orkestrak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Easo Abesbatzak eta Donostiako Orfeoiak interpretatua, Erik Nielsenen zuzendaritzapean; obra monumental eta jendetsua, bai eszenatokian eta baita besaulki-patioan ere, agerian utzi zuen berriro ere errepertorioko edozein obra interpretatzeko lurraldeko talde sinfoniko-koralen gaitasuna, horren zailtasuna dena delako izanda ere; eta ondoren iritisi ziren nazioarteko orkestra eta batuta handiak: The Constellation Choir and Orchestra eta Sir John Eliot Gardiner (“Gardinerrek berriz ere argi utzi zuen zergatik den erreferente eta zergatik duen muswikari onenak bere jakinduria eta sentsibilitatera hurbiltzeko gaitasuna […] Gorena”, M.J. Cano, El Diario Vasco); Seulgo Orkestra Filarmonikoak bi kontzerturekin egin zuen debuta Hamabostaldian, Jaap van Zwedenen zuzendaritzapean, Bomsori Kim biolinistarekin, Easo Abesbatzarekin eta Matthias Goerne baritonoarekin, Asiako orkestra garrantzitsuenetako bat den horrek Europan udako biran egin dituen hiru geldialdietako batean; eta, amaitzeko, Riccardo Chailly batutaren legendaren itzulera, Milango urte amaierara arte bere titulartasun-pean dagoen Scalako Orkestra Filarmonikoarekin; Julia Hagen txelistak eta Donostiako Orfeoiak lagunduta emandako bi kontzertu izan ziren.

Victoria Eugenia Antzokian, Euskadiko Orkestrak eta Easo Abesbatzak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, "Arriaga harrigarria" izenburudun kontzertuan Juan Crisostomo Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratu zuten. Eta astebete geroago, antzokia erabat bete zen Eva Yerbabuena eta bere konpainiari harrera egiteko, Hamabostaldian debuta zuten emankizunean, "Yerbagüena (oscuro brillate)" ("[...] ez dago gai zehatzik flamenkoaz haratago. Ez dantza soilik, eta hau garrantzitsua da, flamenkoa bere osotasunean ulertuta baizik, dantza, kanta eta toquearen batura erakargarria"(O. Khan, SusyQ).

Tabakalera aurten jaialdiaren beste gune nagusietako bat bihurtu zen, lehen aldiz eskaintza garaikide guztia berean hartuta; Tabakalera Dantzan-i Musika Garaikideko Zikloa gehitu zitzaion, kokapen berri honetako lehen urtean jende gehiago bilduta. Tabakaleran "Zomozorroak" ere estreinatu zen, Easo Abesbatzaren eta Hamabostaldiaren koprodukzio berria haurrentzat eta familientzat, oraingo honetan kontzertu pedagogiko dramatizatu gisa.

Eta Arantzazuko Santutegian, Musika Aitzaki zikloaren erdigunea den horretan, pozgarria izan zen ikustea 2025ean Hamabostaldiko espazio horretarako propio sortutako musika-proiektu batetik hark bezain oihartzun nabarmena izan zuen beste bat sortu dela aurten; izan ere, Alos Quartetek 2025ean sustatutako euskal musikarien topaketatik "Abandonatuak" sortu zen, Natxo de Felipe musika-eszenara itzuli duen zuzeneko eta disko proiektua, Kuarteto Philiperenarekin batera; Arantzazun egindako estreinaldian 1.200 lagun baino gehiago bildu ziren, eguraldi kaskarrrak kikildu beharrean, berrogei urte baino gehiagoz Oskorriren kide izan zena laguntzeko.

Hamabostaldiaren eskaintza osatzen duten beste zikloak jende ugari biltzeagatik nabarmendu dira aurten ere, horietako askotan okupazioaren % 90 gaindituta. Edizio honetan, 15.465 pertsona baino gehiago bildu dira. Bereziki azpimarragarriak: Victoria Eugenia Antzokia (1543 pertsona), Antzinako Musika eta Ganbera Musika (2.104 pertsona eta zortzi kontzertuetatik 7tan bete-beteak), Organo Zikloa (6.026 pertsona), Musika Aitzaki (2.377 pertsona) eta inaugurazio-emanaldiak (1.176).

Inaugurazio kontzertu eta ikuskizunek, Organo zikloak edo Hamabostaldi Ibiltariaren hitzorduetako batzuek osatzen duten jaialdiaren doako eskaintzak (29 ekitaldi guztira) 8.100 pertsona bildu ditu. Eta Gazte Orduaz eta langabetuentzako eskaintzaz (azken orduko sarrerak 5,00 €tan Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian) 256 pertsona baliatu dira.

Hamabostaldiaren 87. edizioan, haurrentzako eta familientzako ekoizpen bat, koreografia bat, kantu-bilduma bat eta 4 obra estreinatu dira:

- "Zomozorroak" (kontzertu pedagogiko dramatizatua, Easo Abesbatza, Haurren Hamabostaldia).
- "Zure barnean" (koreografia, Kresala Dantza Taldea, Inaugurazio Eguna).
- "Zurrumurru", Jon Esnaola (SIGMA Project, Musika Garaikideko Zikloa).
- "Surcando un mar de sueños inmemoriales", Pablo Franchelli (XVIII. Pablo Sorozabal Lehiaketa irabazi zuen lana, Quatuor Béla, Musika Garaikideko Zikloa).
- "El cisne del Bidasoa" eta "Recordando a Arriaga", Samuel Máynez Vidal (Ana Belén García, Organo Zikloa).
- "Abandonatuak" (abestien bilduma, Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperena, Arantzazu, Musika Aitzaki). 

Prentsa-oharra

 

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.