[Translate to Euskera:]

[Translate to Euskera:]

Ensemble Sonido Extremo gaur Musika Garaikideko Zikloan izango da espainiar eta euskal konpositoreez osatutako programarekin

  • Musika Garaikideko Zikloko 4 kontzertuetatik bigarrena emango dute, gaur, abuztuak 11, Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoetan.

Ensemble Sonido Extremo Musika Garaikideko Ziklora itzuliko da gaur, abuztuak 11, 20:00etan, 2017ko edizioan azken aldiz parte hartu ondoren. Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoetan arituko dira. Oraingoan, Euskal Herriko eta Espainiako musikagileen doinuez osatutako programa aurkeztuko dute. Jesus Torres zaragozarraren Pentesilea lanarekin irekiko dute, greziar mitologiako erregina amazona horren historian oinarritutako partitura dramatikoa. Ondoren, hiru egun lehenago Bilbao Sinfoniettaren kontzertuan estreinatutako Gabriel Erkorekaren Ametsak 3-ren entzunaldi berri batez gozatzeko aukera izango da, eta, ondoren, nazioartean oihartzun handiena duen euskal konpositore gazte baten soinu-mundu bitxira igaroko da: Mikel Urquiza. Haren Ars Memorie, miniaturazko sei mugimenduz osatua, oroimenaren eta oroitzapenaren eremuan barneratzen da. Azkenik, Carlos Rojo konpositorearen Canciones españolas de Lorca entzungo da; Celia Romero kantariak eta Patricia Cercas narratzaileak parte hartuko dute bertan.

Ensemble Sonido Extremo musikaren bidez kultura eta artea zabaltzeko konpromisoa duen musikari kolektiboa da. Gure garaiko musikan bizikide diren lengoaia ugariei buruzko hausnarketan oinarritzen du taldeak bere jarduera. Pluraltasun horrekiko interesa du ardatz, baita lengoaia horiek elkarrekin konbinatzeko kontzeptu edo ideiak baliatuz, entzuteko ibilbide bat proposatzea ere. Bere sorreratik (2009) penintsulako ziklo garrantzitsuenetako batzuetan aritu da taldea: Bilboko BBVA Fundazioaren zikloa, CNDMko 20/21 zikloa, Musika Hamabostaldia, Tres Cantoseko Musika Garaikideko Jaialdia, Valentziako Festival Ensems, Lisboako E.S.M. denboraldia, Badajozekoo Música Actual, Santiago de Compostelako Xornadas, Vostell Museoko jaialdia, eta abar.

Musika Garaikideko Zikloak urtero jasotzen ditu Musika Hamabostaldiko proposamen berritzaileenak, bertako zein nazioarteko konposizioaren azken joerak ezagutzeko interesa duen publikoaren topagunea bihurtuz. Urtez urte, Espainiako eta Europako artista esanguratsuenak pasatzen dira ziklotik, euskal konpositoreen musikari beti leku garrantzitsua gordez. Uda honetako lau proposamenak abuztuaren 8, 11, 17 eta 24rako daude iragarrita. Horiek guztiak zikloaren ohiko eszenatokian ospatuko dira, Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoan, 20:00etan hasita.

Aurtengo udan, Musika Garaikideko Zikloak Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarra izango du ardatz, 2021ean Musika Sari Nazionala irabazi zuena. Abuztuaren 8an, Bilbao Sinfoniettak Ametsak lanen zikloa interpretatu zuen, Arnold Schoenbergen Pierrot Lunaire ere barne hartzen duen programa batean. Hiru egun geroago, abuztuaren 11n, Ensemble Sonido Extremo taldeak, kantari eta kontalari baten laguntzarekin, Erkorekaren musika joko du berriro, Mikel Urquiza, Jesus Torres eta Carlos Rojoren sorkuntzekin batera. Abuztuaren 17an, Quartetto Maurice taldeak Pablo Sorozabal Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren obra irabazlea estreinatuko du; Kurt Egemen turkiar sortzaile gaztearen Loquela Codex. Horrez gain, Helmut Lachenmann eta Francesca Verunelliren obrak ere interpretatuko ditu. Zikloa abuztuaren 24an amaituko da SIGMA Project saxofoi laukotearen emanaldiarekin. Bertan, 1972ko Iruñeko Topaketekin lotutako egileen musikak jorratuko dira, Gaur!! Iruñeko Topaketen 50. urteurrena programarekin, hala nola Luis de Pablo, John Cage edo Iannis Xenakis-renak; Helga Arias eta Gabriel Erkoreka garaikideak eta Nuria Giménez-Comas konpositorearen erabateko estreinaldiarekin.

 

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.