Abuztuaren 10ean, larunbata, Donostiako Klasikoa (Kursaaletik igaro eta helmuga ere bertan izango duena) eta Aste Nagusiaren hasiera direla eta, egun osoan zehar hainbat murrizketa egingo dira hiriko zirkulazioan.
Gauzak horrela, "Carmen" operara bertaratzen direnei gomendatzen diegu aldez aurretik informa daitezela murrizketa horien inguruan eta, ahal den neurrian, ez daitezela ibilgailu pribatuan bertaratu Kursaalera; horren ordez, gomendatzen da garraio publikoa edo hiriko hainbat tokitan kokatutako aldiriko aparkalekuak erabiltzea.
Era berean, ibilgailuen joan-etorria dela eta abuztuan zehar hirira sartzeko murrizketak egitea aurreikusten denez, gomendio hori baliogarria da Hamabostaldiko beste ekitaldietara joateko ere.
Aldiriko aparkalekuak
Illunbeko aparkalekua
Sarrera doakoa; gehieneko egonaldia: 24 ordu.
Zuzeneko anezka-zerbitzua du 20 minuturo, egunero, eta 2 geltoki ditu:
Illunbeko geltokia: Donostia Arena eraikineko 1. atearen ondoan (Mendeurrenaren plazarako norabidean)
Irteerak 11:00etatik 22:20ra 20 minuturo.
Errondo pasealekua/Mendeurrenaren plaza (Illunberako norabidean)
Irteerak 11:10etik 22:30era 20 minuturo.
Txartelaren prezioa: eskudirua/banku-txartela 1,85 €. Mugi anonimoa: 0,63 €
Igarako aparkalekua (DV) + EHU (Elhuyar)
Bernardo Estornés Lasa kalean dago (El Diario Vasco egunkariaren egoitza zaharraren aurrean), eta loturak ditu Dbusen hainbat linea erregularrekin.
Sarrera librea eta doakoa (kamera bidez kontrolatua); gehieneko egonaldia: 24 ordu.
Dbus:
Bernardo Estornes Lasa kalean: 33. linea
Tolosa hiribidean: 5, 25 eta 45 lineak
Informazio gehiago www.donostia.eus webgunean.