[Translate to Euskera:]

[Translate to Euskera:]

Abierto el plazo para inscribirse en el 40 Curso Internacional de Órgano Romántico de la Quincena Musical

Gipuzkoako organo-ondare aberatsak erakarrita, ikastaroak Hego Korea, Japonia, Australia, Txekiar Errepublika, Britania Handia, Frantzia, Suitza, Espainia eta beste hainbat herrialdeetako ikasleak erakarri ohi ditu urtero.

Zabalik da 40. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Ikastaroan izena emateko epea. Ikastaroa abuztuaren 5etik 9ra egingo da batez ere Donostiako Andre Mariaren Basilikako Cavaillé-Coll organoan (1863), eta baita Gipuzkoako beste organo erromantiko handietan ere.

40.edizio honetako irakaslea Thomas Ospital izango da. Ipar Euskal Herrian jaioa, Parisko Saint-Eustache elizako organo handiaren titularra da. 2016 eta 2019 artean, Frantziako Irrati Nazionalak Grenzing instrumentu berriaren lehen organista egoiliarra izatera gonbidatu zuen. Kontzertista lanak mundu osoan zehar bakarlari edo orkestra sinfonikoekin aritzera eraman du. Bi disko grabatu ditu, bata Franz Liszten lanekin eta bestea Johann Sebastian Bach eta Thierry Escaich-en errepertorioarekin. Sari ugari irabazi ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Zaragozan, Chartresen, Toulousen eta Angersen. Irakaskuntzarako duen grina dela eta, Thomas Ospital maiz gonbidatzen dute interpretazio eta inprobisazio eskola magistralak emateko. 2017tik 2023ra, teklatu harmoniako irakaslea izan zen Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean, eta 2021etik organo irakaslea da Olivier Latryrekin batera.

Ikastaroak 170 € balio ditu ikasle jarduleentzat eta 130 € € ikasle entzuleentzat. Ikastaroan parte hartzeko webgunean bertan eman daiteke izena.

Informazioa eta izenematea

 

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.