Musika Aitzaki zikloa Araban zehar ibiliko da aurten ere, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Sei kontzertu izango dira, Arabako kuadrilletan banatuta: Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitian. Horike aurkeztu berri dituzte Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoak prentsaurrekoan.
"Ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean", adierazi du Del Valek.
Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen. Sarrera doan da, tokiak bete arte.