DAB Dantza Konpainiak bihar, abuztuaren 9an, ostirala, Chillida Lekun egingo duen emanaldirako, aparkalekua mugatua denez, jakinarazten dizugu doako bus-anezka zerbitzua izango dela Galarretako aparkalekutik Chillida Lekuraino, 19:00etatik aurrera. Emanaldia amaitutakoan, Chillida Lekutik Galarretako aparkalekurako zerbitzua 22:00ak arte izango da.
Bestalde, Lurraldebuseko linea bat dago (B05), Donostiako Okendo plazan hasi eta Chillida Lekun geralekua duena.
Eragozpenak saihesteko, bihar Chillida Lekura joateko zerbitzu horiek erabiltzea gomendatzen dizuegu.