Egunotan, Musika Hamabostaldiko kontzertuetara bertaratzeko, har itzazu kontuan trafiko neurri bereziak.
Aste Nagusia dela eta, trafikoko neurri bereziak hartuko dira, batez ere hiriaren Erdialdean eragina izango dutenak. Abuztuaren 12tik 19ra Boulevarda itxita egongo da ibilgailuentzat 18:30etik 01:30era, Dbus eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik. Hilaren 12an, larunbata, 17:00etatik aurrera itxiko da eta 16an, asteazkena, 15:00etatik aurrera, "Bizikleta festa" dela eta.
Su artifizialak direla eta, Erdialdea itxiko da 21:00etatik 00:00ak arte. Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie ahal den neurrian saihestu dezatela hiriko erdigunera auto pribatuan joatea jai ekitaldiz betetako aste honetan. Horretarako, hiriko garraio publikoaren zerbitzua indartuko da zerbitzu bereziekin. Suek dirauen bitartean eta zezensuzkoa amaitu arte, Kontxako pasealekuko bidegorria moztuta egongo da.
Boulevard itxita
Abuztuaren 13an, 14an, 15ean, 17an, 18an eta 19an, 18:30etik 01:30era.
Larunbata 12
Larunbatean, abuztuak 12, Aste Nagusiaren hasiera egunean, 17:00etatik 01:30era itxiko da Boulevard.
Asteazkena 16
Asteazkenean, abuztuak 16, "Bizikleta festa" egunean 15:00etatik aurrera itxiko da, 01:30ak arte.
Pasealeku Berriko feriala
Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat abuztuaren 4tik 24ra barrakak direla eta.
Taxiak eta parkingak
Trafikoa itxita dagoen bitartean, ez da taxi zerbitzurik egongo Boulevardeko geltokian, Idiakez kaleko geltokiak 24 orduko zerbitzua izango du.
Boulevardeko aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko Bretxatik egin beharko da. Alderdi Ederreko aparkalekurako sarbidea 22:00etatik 01:30era egongo da mugatuta, eta ezinezkoa izango da 22:00etatik 00:00etara ateratzea abuztuaren 12tik 19ra (biak barne).
Sagues
Sagues itxita egongo da abuztuaren 11tik 19ra, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik.
Garraio zerbitzu bereziak
- Dbusek egunero indartuko ditu autobus zerbitzuak. Su artifizialetan geltokiak aldatu egingo dira eta bukatzean zerbitzu bereziak egongo dira auzoetara 0:50ak arte eta gaueko Gautxoriak 01:00etatik aurrera hasiko dira Boulevardetik. Halaber, astelehenean, abuztuak 14, Ama Birjinaren bezperan, Gautxori zerbitzuak egongo dira gau osoan zehar. Informazio guztia: www.dbus.eus
- Renfek ere zerbitzu bereziak eskainiko ditu maiztasuna indartuz abuztuaren 12tik abuztuaren 20ko goizaldera arte. Informazio gehiago: Renfe
- Lurraldebusek ere zerbitzu bereziak esakinkko ditu abuztuaren 12tik 19ra. Informazioa Lurraldebus
- Euskotren: trenen zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta Informazioa Euskotren
