Úrsula López Musika Hamabostaldian da berriz ere "Comedia sin título" bere flamenko konpainiaren estreinako ikuskizunarekin

  • La coreógrafa Úrsula López propone este montaje como continuación de El Maleficio de la mariposa, su anterior espectáculo, que se pudo disfrutar en la Quincena de 2022.
     
  • Entradas a la venta en las taquillas del Kursaal y del Teatro Victoria Eugenia y en quincenamusical.eus.

Gaur asteartea, abuztuaren 6a, Úrsula López Flamenko Konpainiak Comedia sin título. La danza, el baile y el flamenco en la resurrección de Federico García Lorca ikuskizuna aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian, joan zen martxoan Jerezko Jaialdian estreinatu zena, kritikaren eta publikoaren harrera bikainarekin. Úrsula López koreografo eta zuzendari artistikoak El maleficio de la mariposa lanaren jarraipen gisa planteatzen du ikuskizun hau. Hura Ballet Flamenco de Andalucía konpainiaren buru zela taularatu zuen, eta 2022an Hamabostaldian aurkeztu zuen, arrakasta handiz. Lurralde etsaituan, poeta hil zuten horien menpean, Federico García Lorcaren lanak bizirik dirau, besteak beste flamenkoen eraginez; lan honek barruko eta erbesteko flamenkoak errepasatzen ditu, frankismopean eraiki zena eta erbesteratuen artean, erbestean sortu garatu. Eszenaratze horretan, elkarrekin bizi dira Gades zein Farrucoren dantza “puruak” eta Lorcaren eskutik flamenkoa munduko eszenatoki abangoardistenetara eraman zuten dramaturgiak.

Úrsula Lópezek berak programaren oharretan jasotzen duenez, "Federico García Lorca Comedia sin título idazten ari zen Espainiako Errepublikarekin amaituko zuen estatu-kolpe militarraren egun gutxira hil zutenean. Comedia sin título izenbururako alternatiba zen El sueño de la vida izenburuak Calderón de la Barcaren La vida es sueño lanarekiko translazio erakusten du. Antzerki soziala, auto sakramentala eta literatur esperimentuaren arteko nahasketa da. Hirugarren eta azken ekitalditik Lorcak esaldi bakarra utzi zigun: "Goiaingeruak, faralaez jantzita zeruetara igotzen dira"; eta hor hasten da, hain zuzen ere, Federico García Lorcaren obran barrena egiten dugun ibilbidea, flamenkotik zein dantzatik abiatuta, eta baita flamenkoak berak iradokitzen duen dantza baliatuta".

Úrsula Lópezen zuzendaritza artistikoa eta koreografia dituen ikuskizun honetan lankide dihardutenak dira Benvindo Fonseca koreografoa (Mats Ek-en Bernarda Hus-en), Pedro G. Romero (gidoia eta dokumentazioa), Alfredo Lagos, Juan Jiménez eta Antonio Moreno (musika), María de la Cámara (argiztapena), Belén de la Quintana (jantziak) eta Juan José Cañadas (soinu-espazioaren diseinua). Dantza taldea osatzen dutenak dira Julia Acosta, Aitana Rousseau, Miranda Alfonso, Manuel Jiménez, Federico Núñez, Iván Orellana eta Jesús Hinojosa, eta zuzeneko musikaz arduratuko dira Perrate eta Sebastián Cruz (cantaor-ak), Alfredo Lagos (gitarra), Juan Jiménez (saxofoia) eta Antonio Moreno (perkusioa).

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.