Musika Hamabostaldiak Bizeten “Carmen” operaren ekoizpen berri bat aukezten du

Emilio Lópezek zuzendutako eszenaratzeak 50eko hamarkadako Espainiara eraman du istorioa, eta ijitoen kulturaren eta flamenkoaren ezaugarriak azpimarratzen ditu.

Musika Hamabostaldian Rihab Chaieb eta Dmytro Popov nazioarteko izen handiko bi abeslarik debuta egingo dute, rol nagusietan. Eurekin batera, bakarlari gailenek osatutako taldea, Euskadiko Orkestra eta Easo Abesbatza eta Eskolania arituko dira, guztiak José Miguel Pérez-Sierrak zuzendutako.

Sarrerak salgai Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta quincenamusical.eus-en.

Opera antzeztua abuztuaren 8an eta 10ean itzuliko da Musika Hamabostaldira, jaialdiak babestutako ekoizpen berri baten estreinaldiarekin. Antzerki lirikoaren hitzordu bikoitza opera frantsesaren eta, oro har, opera-errepertorioaren izenburu ezagunenetako bati eskainiko zaio: George Bizeten Carmen. Istorio tragiko horrek Carmen ijito errebeldearen amodiozko gorabeherak kontatzen ditu, eta nazioarteko izen handiko bi abeslari izango ditu protagonista: Rihab Chaieb mezzosopranoa (Carmen) eta Dmytro Popov tenorra (Don José). Euskadiko Orkestrak eta Easo Abesbatzak eta Eskolaniak, José Miguel Pérez Sierrak zuzenduta, Emilio Lópezek diseinatutako eszenaratze bati musika-oinarria jarriko diote. Bi emanaldiak Kursaal Auditorioan izango dira 19:00etatik aurrera.

Carmen Frantziako opera erromantikoaren izenburu paradigmatikoa da, eta Musika Hamabostaldira itzuli da, jaialdian, 2008ko edizioan, azken aldiz taularatu eta 16 urtera. Gainera, valentziar eszena-zuzendari Emilio Lópezi eskatutako ekoizpen propio berri batekin egiten du; berak sortu zuen 2019an jaialdiarentzat Pucciniren Madame Butterflyren ekoizpena. Carmenen istorioa joan den mendeko 50eko hamarkadara eraman du Lópezek; tramak maitasunaren eta tragediaren istorio liluragarri bera izaten darrai, baina Espainiako gerraosteko testuinguru sozial eta politikoan girotua, aldaketa egoeran dagoen gizarte batean murgilduta. Horrela, tradizioaren eta modernitatearen arteko borroka ijitoen kulturak islatzen du, eta Carmen kultura horretakoa da, pertsonaietan ageri den den hiri-kulturaren eragin gero eta handiagoaren aurrean. Kultura-talka hori eszenaratzeko, Carmen Castañónek sortutako eszenografia abstraktua aukeratu du Lópezek, eta, horri esker, istorioa 50eko hamarkadatik haratago joango eta denboraz kanpoko dimentsio batean kokatuko da. Horrez gain, Naiara Béisteguiren jantziak eta Óscar Frosiok diseinatutako argi-joko indartsua, kontraste eta itzal handikoak, bilbearen grina eta tentsioa nabarmentzeko

Musikari dagokionez, azpimarragarria da Musika Hamabostaldian debuta egingo duten nazioarteko abeslari bikote bat entzutea izango da, biak ala biak rol nagusietan. Operari izena ematen dion pertsonaia Rihab Chaiebek gorpuztuko du; mezzosoprano tunisiar-kanadarrak ospe handia lortu du ahots teknika sendoagatik, tinbre erakargarri eta sentsualagatik eta bere dohain dramatiko nabarmenengatik. Dmytro Popovi dagokionez, Ukrainako tenore handienetako bat da. Chaieb eta Popovekin batera, Hamabostaldiak tokiko talentuaren aldeko apustua egin du gainerako bakarlariei dagokienean; hala, bakarlari jardungo dute Miren Urbieta-Vega (Micaela), Simón Orfila (Escamillo), Marifé Nogales (Mercedes), Helena Orcoyen (Fresquita), José Manuel Díaz (Dancaire), Juan Laborería (Morales), Mikel Zabala (Zuñiga) eta Aitor Garitano (Remendado).

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.