Budapest Festival Orchestrak, Ivan Fischer buru duen taldeak, Hamabostaldira egingo duen bisita berrian emango dituen bi kontzertuetako lehena. Patricia Kopatchinskaja biolinista moldaviar ezagunak jaialdian debuta egingo duela da kontzertu honen pizgarri nagusietako bat. The New York Times-ek "energia espresibo ezohikodun, informaltasun liluragarridun eta antzerki-anbiziodun interprete" gisa deskribatua, Grammy baten irabazle honek honako hau dio: "Ez dakit nondik datorren interpretazio leundu bat ekoizteko beharra. Beethovenek, eskolak ematen zituenean, nota bakoitzak esanahi bat izan behar zuela esaten zuen behin eta berriz; ez zitzaizkion eragozpen teknikoak interesatzen. Gogoan dut kritiko batek idatzi zuela Paganini bere kapritxoen zailtasun guztian gailentzen zitzailea, ez lehen saiakeran, baina bai errepikapenean. [...] neurri gabeko ekoizpenak eta kalitate-kontrolak supermerkatuko tomateekin egin dutena musikarekin egiteko arriskua dago: denak orbangabeak, tamaina eta forma berekoak, eta inolako indibidualtasunik, interesik edo zaporerik gabeak izatea".
Patricia Kopatchinskajak Bela Bartok konpositorearen Biolinerako 2. kontzertua interpretatuko du. Egitaraua Prokofieven Hebrear gaiei buruzko oberturak eta Dvoraken 7. Sinfoniak osatuko dute.
Interpreteak
Budapest Festival Orchestra
Ivan Fischer director
Patricia Kopatchinskaja violín
Programa
Sergei Prokofiev
Obertura sobre temas hebreos (8´)
Bela Bartok
Concierto para violín nº2 (36´)
Antonin Dvorak
Sinfonía nº7 op.70 (35´)