Musika Hamabostaldiak sustatutako opera-ekoizpen berri bat estreinatuko da: Bizeten Carmen ezagunaren berrirakurketa bat, Emilio Lópezek sinatua. Historiako operarik adierazgarrienetako bat Espainiako gerraostean girotu da: Carmen ijito errebelde eta grinatsua da, 50eko hamarkadan garai hartako gizarte-arauei aurre egiten diena; ijitoen kultura geroeta eragin gehiago duen hiriko kulturaren aurez aurre jartzen da. Horrela, 2008an azken aldiz taularatu ondoren, opera hau 16 urte geroago itzuliko da Hamabostaldira.
Musikari dagokionez, Euskadiko Orkestrak zulogunetik joko du, Madrilgo Zarzuela Antzokiko musika-zuzendari izendatu berri duten José Miguel Pérez-Sierraren musika-zuzendaritzapean; bakarlarien taldearen buru dira Rihab Chaieb (Carmen) mezzosoprano tunisiar-kanadarra eta Dmytro Popov (Don José) tenore ukrainarra, maiatzean zehar Carmen Glyndebourneko opera-jaialdi ospetsuan, Ingalaterran, interpretatuko dutenak; haiekin batera ariko dira Miren Urbieta-Vega (Micaela), Simón Orfila (Escamillo), Marifé Nogales (Mercedes), Helena Orcoyen (Frasquita), José Manuel Díaz (Dancaire), Juan Laborería (Morales), Mikel Zabala (Zúñiga) eta Aitor Garitano (Remendado); eta abesbatza-pasarteak Easo Abesbatzak kantatuko ditu.
Interpreteak
Euskadiko Orkestra
Easo Abesbatza
(Gorka Miranda, abesbatza zuzendaria)
José Miguel Pérez-Sierra musika zuzendaria
Emilio López eszena zuzendaria
Carmen Castañón eszenoagrafia
Oscar Frosio argiak
Naiara Béistegui jantziak
Z eszenografiaren eraikuntza eta margoa
Rihab Chaieb (Carmen)
Dmytro Popov (Don José)
Miren Urbieta-Vega (Micaela)
Simón Orfila (Escamillo)
Marifé Nogales (Mercedes)
Helena Orcoyen (Frasquita)
José Manuel Díaz (Dancaire)
Juan Laborería (Morales)
Mikel Zabala (Zúñiga)
Aitor Garitano (Remendado)
José Antonio García 1. errejidorea
Uxue Montero 2. errejidorea
Lucía Arzallus, Arkaitz Mendoza errepikatzaileak
Amaia Iriondo argien maisua
Ainhoa Eskisabel, Fátima González, María Vallecillo karakterizazioa
Lierni Esnaola, Nati Ortiz de Zárate, Ione Artola, Angélica García jostunak
Programa
G. Bizet
Carmen
Donostiako Musika Hamabostaldiaren ekoizpen berria