Mourad Merzouki koreografoaren Compagnie Käfig frantsesak aurkezten du Folia ikuskizuna. Barrokoaren eta kale-erritmoen arteko zuzeneko dantza eta musikaren muntaia hau, izenbururako XVII. mendeko Gaztelako gorteko dantza herrikoi baten izena hartzen duena, mestizajeari eta Le Concert de l 'Hostel Dieu taldeko buru Frank-Emmanuel Comteren eta Merzoukiren arteko topaketari esker sortu zen. "Aniztasun handia eta modernotasun eroa dago XVII. eta XVIII. mendeen arteko errepertorio barrokoan. Musika batzuk errepertorio kultukoak dira, Vivaldiren musika kasu, eta beste batzuk dantzatik datoz, Tarentelles edo Chaconnes, esaterako. Tarantela bat hartu, partitura barrokoak sampleatu buklean berrerabiltzeko, musika elektronikoa gehitu, dena fusionatu eta dantza egiten dugu. Garrantzitsuena da bi munduak aurrez aurre daudela, talka egiten dutela. Garrantzitsuena da bi munduak elkarrekin komunikatzea".
Emaitza da dantza klasikoagoa eta garaikidea zein musika herrikoia, barrokoa eta hip hopa nahasten dituen ikuskizun harrigarria; "in crescendo doa [...] estiloak, dantzariak eta musikariak nahastuz [...], azkenean ezin eutsizko energia espiral batean kondentsatzeko", Le Figaroren arabera.
Interpreteak
Compagnie Käfig
Le Concert de l’Hostel Dieu
Mourad Merzouki zuzendaritza artistikoa eta koreografia
Franck-Emmanuel Comte,
Grégoire Durrande ideia musikala
Benjamin Lebreton, Caroline
Oriot, Mathieu Laville, Elvis
Dagier, Rémi Mangevaux,
Guillaume Ponroy eszenografia
Yoann Tivoli argiak
Pascale Robin, Nadine
Chabannier jantziak
Programa
"Folia"