Zikloa Orchestre Philharmonique du Luxembourg-en presentzia bikoitzarekin irekiko da, Gustavo Gimeno titularraren zuzendaritzapean. Lehenengo kontzertuan, 2021an Chopin Piano Competition saria irabazi zuen Bruce Liu pianistak debuta egingo du Hamabostaldian; sari horrek bere belaunaldiko talentu handienetako bat dela bermatzen du, eta musika klasikoaren baitan rock izarraren izaera eman dio; Detusche Gramophone-n artista esklusiboa da, eta Wiener Symphoniker, Accademia Nazionale di Santa Cecilia, Rotterdam Philharmonic, Royal Philharmonic Orchestra, Los Angeles Philharmonic, San Francisco Symphony, The Philadelphia Orchestra, Orchestre symphonique de Montréal and NHK Sychphony Orchestrarekin interpretatu du. Parisen jaioa, guraso txinatarrak izanik eta Montrealen hazita, jasotako kultura ondoareak aberastu du bere talentu artistikoa. Camille Saint-Saëns-en Pianorako 5. kontzertua, “Egiptokoa”, interpretatuko du. Kontzertuaren bigarren zatian, Mahlerren Bosgarren sinfoniaz gozatu ahal izango da, Viscontiren Heriotza Venezian filmaren soinu-bandan egoteagatik ezaguna.
Interpreteak
Orchestre Philharmonique du Luxembourg
Gustavo Gimeno zuzendaria
Bruce Liu pianoa
Programa
Camille Saint-Saëns
Pianorako 5. kontzertua “Egiptokoa” (30´)
Gustav Mahler
5. Sinfonia (68´)