Oharra abuztuaren 24an San Telmo Museoan izandako kontzertuaren inguruan

Joan zen abuztuaren 24 larunbatean San Telmo Museoko klaustroan izandako kontzerturako sarrerak erosi zituztenei jakinarazten diegu, kontzertuan bizitako gertakari ezatsegina dela-eta, Musika Hamabostaldiak erabaki duela horretarako sarrera erosi zutenei horri dagokion zenbatekoa itzultzea. Gertakariak Musika Hamabostaldiarekin zerikusirik izan ez bazuen ere, uste dugu publikoarekiko gure erantzunkizuna dela, hein batean, kontzertuak esperientzia gogobetegarriak izatea.

Ondorioz, jakinarazten dizugu laster bueltatuko dizuegula kontzertu horretarako erositako sarreren zenbatekoa. Sarrera Internet bidez erosi bazenuen, zenbatekoa automatikoki itzuliko zaizu. Sarrera leihatilan erosi bazenuen, aldiz, itzulketa egiteko beharrezkoa zaigu zure kontu korrontearen zenbakia honako email helbide honetara bidaltzea: quincenamusical@donostia.eus.

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.