• Tabakalera Dantzan zikloaren baitan, emanaldi bikoitza eskaintzekoa zen abuztuaren 14an.
• Euskadiko ekitaldi eta ikuskizunetako langile teknikoek egun horretarako greba deialdia dela-eta, ezingo da ikuskizuna behar bezala egin ahal izatea bermatu, eskakizun tekniko guztiei erantzunez.
• Sarrerak online erosi dituztenei automatikoki egingo zaie itzulketa; eta leihatilan erosi dituztenek, aldiz, Hamabostaldiarekin herremanetan jarri beharko dute itzulketa kudeatu ahal izateko.
Abuztuaren 14an, ostiralean, 17:00etan eta 19:00etan, Musika Hamabostaldiak eta Tabakalerak elkarlanean sustatutako Tabakalera Dantzan zikloaren baitan, Lorena Nogalek Tabakaleran bertan aurkeztekoa zuen “PICASSa” ikuskizuna bertan behera geratu da. Egun horretarako Euskadiko ekitaldi eta ikuskizunetako langile teknikoek deitutako grebak kolokan jartzen du ikuskizuna eta ezingo da ikuskizuna behar bezala egin ahal izatea bermatu, eskakizun tekniko guztiei erantzunez
“PICASSa” ikuskizunerako sarrerak online erosi dituztenei automatikoki egingo zaie horien zenbatekoaren itzulketa; sarrerak leihatilan erosi dituztenek, aldiz, Hamabostaldiarekin harremanetan jarri beharko dute itzulketa kudeatu ahal izateko, telefonoz (943 00 31 70) edo posta elektronikoz (quincenamusical@donostia.eus).
Sentitzen ditugu ikuskizuna bertan behera uzteak sor ditzakeen eragozpenak.
