Musika Hitzetan, lankidetza hitzarmena Musikene eta Musika Hamabostaldiaren artean

Musika Hitzetan Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak elkarrekin abiatutako ekimena da. Egitasmo honen bidez, Musikeneko ikasleei aukera ematen zaie euren ikasketetan bereganatutako musikaren inguruko gaien arloko komunikaziorako gaitasuna garatzeko. Horretarako, eta Musika Hamabostaldiaren baitan, Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizunen programei oharrak idatziko dituzte.

Musika Hamabostaldiak finantzatutako hezkuntza egitasmo hau 2024an sortu zen, loratzen ari diren musika profesionalek beren jarduerako alderdi honetan ere esperientzia har dezaten: pedagogiari eta kultur hedapenari begira azpimarratzekoa den musika sorkuntzari buruzko testu idazketan, alegia.

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.