Hamar kontzertu Musika Aitzaki ziklo ibiltariaren bigarren zatian

  • Abuztuaren lehen hamabostaldian emandako lehen zazpi kontzertuen ondoren, hilaren 18tik 27ra bitartean, ziklo ibiltari hau Azpeitira, Leirera, Arantzazura, Hernanira, Oriora, Senperera eta Arabako bi herritara iritsiko da: Aramaio eta Gaubea.
  • Abuztuaren 20an, gainera, musika-txangoa egingo da, Irundik abiatuta, Done Jakue bidean barrena.

Musika Hamabostaldiaren ziklo ibiltaria, Musika Aitzaki, aurreko astean iritsi zen ibilbidearen erdialdera. Baina astebeteko etenaldiaren ondoren, abuztuaren 18tik aurrera musika klasikoko hamar kontzertu berrirekin jarraituko du Gipuzkoan, Nafarroan eta Araban. Estilo eta formatu guztietakoak izango dira: antzinako musika, bokala, korala, ganberakoa, organo errezitalak eta pianoa. Abuztuaren 18tik 27ra bitartean Azpeitia, Leire, Arantzazu, Hernani, Orio, Senpere, Aramaio eta Gaubea bisitatuko ditu.

Hamar ikuskizunen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Intonationesena, David Sagastume kontratenorra buru duen ahots taldea, Juan de Antxietaren musika abestuko duena bere jaioterrian, Azpetian, abuztuaren 18an; Juan de la Rubia eta Xabier Urtasun organistek elkarrekin errezitaldia Leireko Monasterioan, Guridiren Diez melodías vascas bezalako orrialde ospetsuekin, abuztuaren 20an; Cuarteto Gerhard-ek 2021ean Chillida Lekun hasitako Shostakovichen hari laukoteen integralaren jarraipena, abuztuaren 25ean eta 27an museo honetan bi kontzertu berri emanez; edo Judith Jáuregui pianista gipuzkoarrak bakarka errezitala, abuztuaren 27an Senperen zikloa itxiko duena.

Jaialdiak Arantzazun ere izango du hitzordua. Oñatiko santutegian, abuztuaren 23an, Vivaldiren eta Bachen musika sakratu bikaina izango da entzungai, Andoni Sierrak zuzentzen duen Conductus Ensemble ahots eta instrumentu taldearen eskutik.

Abuztuaren 20an, Inaziotar Bideari utzita 2023an Done Jakue Bidera itzuliko den musika txangoa egingo dute. Iraganean kostaldeko isurialdea bete ondoren, Donejakue Bideak Gipuzkoa barnealdetik egiten duen ibilbideari ekingo zaio. Lehen etapa honetan Irungo Santiago zubitik abiatuko da.

Abuztuko bigarren hamabostaldi honetan, Musika Hamabostaldiaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzak aurrera jarraitzen du, eta Hamabostaldiaren bi hitzordu berri ekarriko ditu Araban. Lehenengoa abuztuaren 25ean izango da, Aramaioko Kultur Etxean, Maite Arruabarrena mezzosopranoak, Miren Ceberio biolinistak eta Susana Garcia de Salazar pianistak osatutako hirukotearekin. Bigarrena, Gaubean, abuztuaren 26an izango da eta Vivid Consort antzinako musika ensemble-a izango du protagonista.

Hona hemen Gipuzkoan eta Nafarroan egingo diren ikuskizunen xehetasunak:

Intonationes – Abuztuak 18, 20:00 – Urrestillako Eliza (Azpeitia)

Musika Aitzaki zikloaren bigarren zatia Azpeitian hasiko da, David Sagastume kontratenorrak gidatzen duen Intonationes ahots taldearen eskutik. Andrés Miravet tenorrak, Oriol Mallart baritonoak, Guglielmo Buonsanti baxuak eta Carlos Garcia Bernal organistak, guztiak ere Juan de Anchieta euskal konpositoreari omenaldia egingo diote bere heriotzaren bosgarren mendeurrenean. Anchietaren musika Urrestillako, haren jaioterriko elizaren hormen artean entzungo da; eliza XVI. mendean eraikia eta, beraz, toki ezin hobea bere moteteak eta beste orrialde sakratu batzuk interpretatzeko, hala nola Missa quarti toni "Sine nomine" edo Missa “Congratulamini Mihi". Anchietaren musikarekin batera, Antonio de Cabezónen Diferencias sobre “El canto del caballero” ere jorratuko ditu Intonationesek. Kontzertu honetarako sarrera doakoa da lekua bete arte.

Juan de la Rubia & Xabier Urtasun – abuztuaren 19a, 19:45 – Leireko monasterioa (Leire)
Leireko monasterioa, erromanikoaren monumentu aparta Nafarroan, zikloko eszenatoki karismatikoenetako bat da. Aurten, profil oso desberdineko bi organistari ongietorria emango die: Juan de la Rubia, Bartzelonako Sagrada Familiako organista titularra eta askoren ustez egungo organista espainiar garrantzitsuena dena, eta Xabier Urtasun, 1993an Iruritan jaioa eta nazioartean proiekzio handiena duen euskal organista gazteetako bat. Talentuen belaunaldien arteko gurutzaketa honen lau eskuek Albrechtsberger, Tomkins, Hesse, Peer Gynt de Griegen 1. suitearen eta Ravelen Ma mere l 'oye baletaren egokitzapenak eta Jesus Guridiren Hamar euskal doinuen aukeraketa bat jorratuko dituzte. Kontzertu honetarako sarrerek 8 euroko salneurria dute.

Gerhard laukotea – abuztuak 25 eta 27, 20:00 – Chillida Leku (Hernani)
Chillida Lekuk uda honetan berretsi du Musika Hamabostaldiaren egoitzetako bat izango dela, 2021ean jaialdiarekin elkarlanean hasi ondoren. Duela bi urte hasitako proiektuari jarraipena emango dio: Gerhard laukoteak Dmitri Shostakovitxen 15 hari-laukoteen integralaren interpretazioa. Hiru kontzertutan zehar, Kataluniako hari-laukote bikain honek Shostakovitxen 1., 2., 3., 5., 6. eta 7. kuartetoak interpretatu ditu Chillida Lekun. Uda honetan Hernaniko museora itzuliko da konpositore errusiarraren sei laukote berriei ekiteko bi jardunalditan: abuztuaren 25ean 10., 11. eta 12. kuartetoak izango dira, 1960ko hamarkadaren erdialdean konposatuak; eta, bi egun geroago, abuztuaren 27an, egile errusiarraren aldi desberdinetako hiru obra aurkeztuko ditu taldeak: 4. Kuartetoa, 13. Kuartetoa eta 8. Kuartetoa, 1960an estreinatua eta, ziurrenik, Shostakovichek konposatu zituen hamabosten artean ezagunena. Kontzertu bakitzerako sarrerak 12 euroko salneurria du.

Iruñeko Ganbera Abesbatza - Abuztuaren 26an, 20: 00etan – San Nikolas Eliza (Orio)
1946an sortu zenetik, Iruñeko Ganbera Abesbatza musika garaikidea landu du bereziki, euskal eta nafar konpositoreek sortutakoari arreta berezia eskainiz. Orioko San Nikolas elizan emango duten kontzertu honetan, eta Jorge Oteizari bere heriotzaren 20. urteurrena medio, Iruñeko abesbatzak Aita Donostiaren musika izango du hizpide; izan ere, 1959an eskultore oriotarrak monumnetu bat eskaini zion hari, Agiñako gainean. Egitarauak izaera oso ezberdineko bi lan koral biltzen ditu: Aran-Lore triptikoa, euskal doinu herrikoietan oinarritua; eta Missa Pro Defunctis, Aita Donostiaren ekoizpen osoko konposizio urratzaile eta sakonenetako bat.

Judith Jáuregui - Abuztuak 27, 21:00 – Saint Pierre Eliza (Senpere)
Musika Aitzaki zikloa hasi zen puntu berean iritsiko da amaierara: Senpereko Saint Pierre elizan. Judith Jáuregui donostiar pianistak errezitala emango han, San Telmoko Ganbera Musika Zikloan abuztuaren 21ean aritu ondoren. Bakarkako emanaldi honetarako, Jáureguik Clara Schumman eta Franz Lisztn miniaturak joko ditu, eta ondoren errepertorio erromantikoko hiru lan interpretatuko ditu: Frédéric Chopinen 1. balada, Claude Debussyren hiru Estampes eta Franz Schuberten "Wanderer" fantasia. Kontzertu honetarako sarrerek 20 euroko prezioa dute (5 euro 18 urtetik beherakoentzat).