84. Musika Hamabostaldia doako lau kontzertu eskainiko ditu eta Hamabostaldi Solidarioa berreskuratuko du Inaugurazio Egunean

• Anakronia, Nacho Castellanos & Gato Murr eta Vocalia Taldearen kontzertuak eta Kresala Dantza Taldearen dantza-ikuskizun bat hiriko espazio berezietan izango dira, hala nola udaletxeko batzar aretoan eta terrazan edo San Bizente elizan, eta doakoak izango dira, sarrera librearekin, lekua bete arte.

• Gainera, Hamabostaldi Solidarioa Aldakonea eta Zorroaga egoitzetara itzuliko da; Julia Blasco eta Luken Munguira eta Suzane Nadejderen ariko dira horietan.

Musika Hamabostaldiak 84. edizioari ekingo dio abuztuaren 3an, osteguna, Inaugurazio Eguna osatzen duten doako hitzorduekin: ganbera-musika, kantua eta dantza, sarrera librearekin, lekua bete arte. Eguerdian, Anacronía Ensemblek ganbera-kontzertua emango du udaletxeko batzar aretoan; arratsaldean, hor bertan Nacho Castellanos & Gato Murr taldeak ahots, biolone eta klabe errezitaldia eskainiko du; eta, ondoren, udaletxeko terrazan, Kresala Dantza Taldeak "Zerumugan" ikuskizuna aurkeztuko du, euskal nabigazioaren Urrezko Aroaren ingurukoa; San Bizente elizan, Vocalia Taldeak "Anima sakra" programa interpretatuko du, Mendelssohn, Poulenc eta Arnesen lanekin.

Anacroníak, historian zehar, bereziki trantsizio eta lengoaien konfrontazio garaietan gertatu diren musika anakronismoak berreskuratu nahi dituen ensemble gazteak, "El cásico continuo: la sociedad Bach-Abel" izenburudun programa interpretatuko du Donostiako Udaletxeko batzar aretoan (12:00etan); XVIII. mendean Londreseko areto ospetsuetan emandako kontzertuetarako abonu sistema oroituko du, Johann Christian Bachen eta Carl Friedrich Abelen kontzertu sorta horietako ospetsuenetarikoa izanik (aurten Abelen jaiotzaren 300. urteurrena ospatzen da). Kontzertu hau Ensemble Emergenteen 2023ko FestClásica Zirkuituaren barruan kokatzen da.

Arratsaldean, Nacho Castellanos kontratenorraren eta Gato Murr bere ensemblearen Hamabostaldian debuta izango da Udaletxeko batzar aretoan (18:00etan). Nacho Castellanos Raquel Andueza, Xavier Sabata, José Hernández Pastor, Ruth Iniesta, Luis Calero eta Marianna Brilla eta Lisa Paglin maisuekin batera trebatu zen kontratenor gisa. Bere errepertorioak lehen barrokotik hasi eta Mozarten klasizismora arte hartzen du, eta 2023an Gato Murr ensemblea sortu zuen eta horrekin batera errepertorio barroko ezagunenaren eta oraindik deskubritzeke dauden musika bitxi txikien arteko oreka aurkitu nahi du, horretarako errepertorio ohikoenetik atera eta kantua hitzetik oparitu nahi duten errezitalak diseinatuz. Nacho Castellanosekin batera, Ismael Campanero (bioloia) eta David Palanca (klabea) ariko dira.

Ondoren, 19:00etan, Kresala Dantza Taldeak "Zerumugan" ikuskizuna oholtzaratuko du udaletxeko terrazan. Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabalen zuzendaritza artistikoaren pean, dantza oskuntza horrek, antiznako musikan inspiratuta, euskal nabigazioaren Urrezko Aroa oinarri hartzen du, dantzak erreferente historiko gisa adierazpen kulturalaren parte ziren garai batean. Euskal Barrok Ensembleko kide Enrike Solinisek eta Miren Zeberiok, zuzenean joko dute ikuskizuna jantziko duen musika.

20:30ean, San Bizente Eliza Vocalia Taldeak, Basilio Astulezek zuzentzen duen abesbatzaren proposamen artistiko berriaren protagonista bihurtuko da: "Arima sakra". Programa horrek Mendelssohnel, Poulencek eta Arnesenek emakumeen abesbatzarako eta organorako sortutako obra erlijioso bana biltzen ditu. Oscar Rodríguez Pastora organista gaztearen eta Nerea González soprano bizkaitarraren laguntzarekin, Vocalia Taldeak musika erlijiosoan eta bere espazioetan barrena bidaia eggitera gonbidatzen gaituzte, proposamen musikal berri eta erakargarria sortuz.

Pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren, Hamabostaldi Solidarioa ekimena berreskuratuko da. Aurten, Aldakonea eta Zorroaga egoitzetan izango dira kontzertuak, egoiliarrei, haien familiei eta bi zentroetako langileei zuzenduta. Aldakonean, Julia Blasco sopranoak eta Luken Munguira tenorrak Mozart, Donizetti, Sorozabal edo Guridiren lanen aukeraketa bat eskainiko dute, pianoan David Oliveira lagun dutela. Zorroagan, aldiz, Suzana Nadejde sopranoa izango da, Javier Hombríak pianoan lagunduta, Schubert, Puccini, Mozart, Bizet, Rossini edo Bernsteinen piezekin errezitaldia emango duena.

Quincena Musical / Musica Hambostaldia Laguntzak

Webgune hau Next Generation EU funtsen laguntzaz egin da.