Radio Franceko Orchestre Philharmoniquek emango dio amaiera 85. Hamabostaldiari, 2015etik orkestraren titularra den Mikko Franck finlandiarraren zuzendaritzapean. Orkestra honek, 90eko hamarkadan Hamabostaldian oso presente izan zenak, programa frantses bat aurkezten du; horretan, Sol Gabettak interpretatuko duen Laloren Biolontxelo eta orkestrarako re minorreko kontzertua nabarmentzen den. Biolontxelista frantziar-argentinarraren nazioarteko ibilbidea 2004an hasi zen, Artista Gazte Onenaren "Credit Suisse" saria jaso zuenean eta Vienako Orkestra Filarmonikoarekin batera Valery Gergieven zuzendaritzapean kontzertu bat eman izanak ate ugari ireki zizkion musikaren munduan; bere profil artistikoak estiloen eta errepertorioen aldakortasun handia du ezaugarri: garaiko instrumentuekin pieza barrokoak interpretatzetik konpositore garaikideek berarentzat idatzitako obrataraino, orkestra sinfonikoekin, ganbera-taldeekin edo errezitaldian. Egitarauaren izango dira: Debussyren Prelude a l'apres midi d'un faune, dantzarako konposatua izan ez bazen ere, asko izan dira haren gainean lan egin duten koreografoak; Shéhérezade, ouverture de Féerie, Ravelek orkestra-musikan izan zuen lehen sartu-irtena; eta Stravinskyk, Sergei Diaghileven enkarguz, Errusiako Balletetarako konposatutako L'oiseau de feu obraren suitea.
Interpreteak
Orchestre Philharmonique de Radio France
Mikko Franck zuzendaria
Sol Gabetta biolotxeloa
Programa
Claude Debussy
Prelude a l'apres midi d'un faune(10´)
Édouard Lalo
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua re minorren (27´)
Maurice Ravel
Shéhérazade, ouverture de Féerie (14´)
Igor Stravinsky
L'oiseau de feu (suite) (23´)